Kokapena eta harremana

Non zaudete kokatuta?

GOe - Gastronomy Open Ecosystem eraikinaren 4. solairuan gaude, Nafarroa Hiribidea 9an. Sarrera nagusitik sar zaitezke eta igogailua hartu 4. solairura.

Aparkalekurik badago inguruan?

Jatetxetik gertu aparkaleku publikoak daude, hala nola Txofre Parkinga. Autoz bazatoz, denboraz iristea gomendatzen dizugu.

Nola jar naiteke zuekin harremanetan?

Email bidez idatz diezagukezu edo deitu; ahalik eta azkarren erantzungo dizugu!

Ordutegiak

Zein da zuen ordutegia?

Ostegunetik igandera bazkari-orduan irekita gaude (13:00–15:00) eta ostegunetik larunbatera afari-orduan (20:00–22:00). Ordutegi eguneratuak gure webgunean edo sare sozialetan kontsulta ditzakezu.

Asteko egunen batean ixten duzue?

Bai, astelehenetik asteazkenera itxita gaude. Jaiegunetan edo data berezietan aldaketak egon daitezke, eta aldez aurretik jakinarazten ditugu.

Erreserbak eta bisitak

Beharrezkoa al da erreserba egitea?

Erreserba egitea gomendatzen dugu, batez ere asteburuetan, mahaia ziurtatzeko.

Nola egin dezaket erreserba?

Gure erreserba-estekaren bidez, telefonoz edo gaituta ditugun plataformen bidez (Instagram, Google…) egin dezakezu erreserba.

Taldeentzako erreserbak onartzen dituzue?

Bai, taldeentzako erreserbak onartzen ditugu. 8 lagun edo gehiago bazarete, menu itxia eskaintzen dugu. Erreserba kudeatzeko, aldez aurretik posta elektronikoz gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu.

Itxaron-zerrendarik baduzue?

Lekua beteta dugunean, itxaron-zerrendan izena eman dezakezu, eta mahaia libre geratzen bada, abisatuko dizugu.

Karta eta esperientzia gastronomikoa

Dastatze-menurik baduzue?

Kartara egiten dugu lan, baina eskaintza gastronomiko zabala dugu, denetik probatzeko aukera izan dezazuen egokitu daitekeena. Etortzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

Aukera begetariano edo beganoak eskaintzen dituzue?

Gure eskaintza anitza da eta ahalik eta gustu gehien asetzea bilatzen dugu. Horregatik, aldez aurretik abisatuz gero, ahal den neurrian egokitzen saiatzen gara gure proposamena bezero bakoitzaren beharretara.

Glutenik gabeko edo alergietarako aukerarik baduzue?

APARren sukaldean produktu ugari erabiltzen dira; beraz, gure elaborazioek 14 alergeno nagusietako edozein izan dezakete. Dieta bereziren bat baduzu, adierazi mesedez erreserba egitean, kontuan har dezagun.

Ekitaldiak eta ospakizunak

Ekitaldi pribatu edo ospakizunik antola daiteke?

Jatetxe txikia gara, baina egun bereziak maite ditugu. Idatzi iezaguzu posta elektronikoz (apar@bculinary.com) eta pozik baloratuko ditugu aukerak.

Ekitaldi edo taldeentzako menu pertsonalizatuak eskaintzen dituzue?

Esperientzia bakoitza bakarra izatea nahi dugu. Horregatik, gustura diseinatuko dugu proposamen esklusibo bat, aukeraren arabera.

Irisgarritasuna

Jatetxea irisgarria al da mugikortasun murriztua duten pertsonentzat?

Bai, gure espazioa irisgarria da. Zerbait zehatza behar baduzu, pozik lagunduko dizugu.

Sartu al naiteke nire gidari-txakurrarekin?

Noski!

Maskotak

Maskotak onartzen dira?

Maskotak maite ditugu, baina araudiaren arabera ezin ditugu onartu (gidari-txakurrak izan ezik).

Ordainketak eta politikak

Zein ordainketa-metodo onartzen dituzue?

Eskudirua eta kreditu-/zordunketa-txartelak onartzen ditugu. APAR opari-txartela ere bai.

Bertan behera uzteko politikarik baduzue?

Bai, gutxienez 12 ordu lehenago jakinaraztea eskatzen dugu. Ez agertuz gero, 20€ kobratuko dira mahaikide bakoitzeko.

Reserva tu mesa

Teléfono o desde nuestra web, asegurate una en APAR.

Busca tu mesa